TALDEKO 2022 LIZENTZIAK TRAMITATZEKO TUTORIALA

Aurtengo denboraldian gure taldeko triatloi lizentzia nahi baldin baduzu, ondorengo tutorial honen bidez, jarraitu beharreko pausuak nola burutu aurkituko duzu!

BETE BEHARREKO INPRIMAKIA

Jarraian, puntuz puntu nola bete behar den aurkituko duzue.

 

LIZENTZIA ATERATZEKO BALDINTZAK:

1)TALDEKIDE BERRIA ZARA?

  • Gure taldean deburatia baldin bazara= BAI
  • 2021 denboraldian taldekidea izan bazara= EZ

 

2) ADIN TXIKIKOA BAZARA GURASOEN BAIMENA BEHAR DUGU

Tutore legalek sinatutako dokumentua atxikitua bidali beharko diguzue.

3) IZEN ABIZENAK

 

4) NAN ZENBAKIA + ARGAZKIA

Agiriaren bi aldeak agertzen den dokumentu bakarra behar dugu.

PDF formatuan webgune honetan egin daiteke:

https://www.ilovepdf.com/jpg_to_pdf)

5) EMAILA

 

6) TELEFONO ZENBAKIA

 

7) KONTU KORRONTE ZENBAKIA

Guztira 22 zenbaki idatzi.

(IBAN + kontuko 20 zenbakiak)

“ES” ez da beharrezkoa

 

8) DUDAK

Izan ditzazkezun zalantzak idazteko gunea da.

9) BIDALI

Azken pausua “BIDALI” botoian klik egitea da, modu honetan, bi email bidaliko dira. Bata zuk adierazitako emailera eta bestea dokumentazio guztia jasoko dugun gure taldekora.

Ongi etorri gure taldera!

Leer más

DENDA IREKITA!

Azaroak 19rarte gure triatloi taldeko erropak eta beste hainbat materialen eskaria egiteko aukera daukazue web orrialde honetako DENDAren bitartez.

Hemen duzue eskaria burutzeko TUTORIALA:

1.PAUSUA – Dendan sartu

Gure web guneko DENDA atalean kiroleka banatuta ditugu produktuak, han produktuen bilaketa errazago egin dezakezue.

2.PAUSUA – Produktua aukeratu

Atal bakoitzean dauden produktuak ikus dezakezue. Produktua aukeratu eta hurrengo pausura joango zarete.

Produktuen salneurriak ere ikusi ditzazkezue. Salneurri hauek merketu soilik egin daitezke izan ere eskaria handia baldin bada produktuak merkeago eskuratu dezakegu. (Mobel produktu guztien salneurria kostu prezioan ditugu, hau da, honek ez digu irabazirik suposatzen) Diferentzia egon ezkero, banaketa egunean bueltatuko zaizue.

3.PAUSUA – Neurri eta kopurua

Produktuak nahi duzuen neurri eta kopuruak aukeratu ahal izango dituzue. Aukeratu ondoren erosketa otzaran sartu beharko duzue.

Produktu gehiago erosi nahi izan ezkero, “erosten jarraitu” botoian klik eginez lortuko duzue.

4.PAUSUA – Erosketa bukatzea

Erosketa bukatzeko ikonoan klik eginez egingo duzue aurrera. 

5.PAUSUA – Norbere datuak

Modu erraz batean izen abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa bakarrik eskatuko dizuegu.

6.PAUSUA – Faktura eta ordainketa

Ordainketa transferentzia bidez taldeko kontura egin beharko duzue AZAROAK 22a baino lehen jasoa izan behar dugu.

7. PAUSUA – Banaketa

Produktu guztiak eskura ditugunean, zuekin kontaktuan jarriko gara eta taldeko lokalean (Trinkete azpiko garajea) banaketak burutuko ditugu.

Mila esker gure taldeko produktuak erostearren. Arazoren bat edo dudaren bat izan ezkero, jarri gurekin kontaktuan.

Leer más

Ia 400 korrikalarik egin dute Lekitto Bixirik herri krosa

Iturria: Hitza

Adin guztietako herritarrek parte hartu dute gaur [azaroak 1] goizeko lasterketetan. Lehenengo txikiek egin dute korrika, eta gero, nagusiek. David Rua eta Izaro Aranburu izan dira lehenengoak nagusien herri krosean.

Kirol giroa izan da nagusi gaur [azaroak 1] goizean Lekeition. Ehunka korrikalari batu dira portuan eta herriko kaleetan zehar egin den Lekitto Bixirik herri krosean parte hartzeko. Ia 400 korrikalarik parte hartu dute gaur Amandarri Triatloi Taldeak antolatutako kirol ekitaldian, 200 korrikalarik ume eta gaztetxoen probetan eta beste 194k nagusien herri krosean. Txalo eta animorik ez dute falta izan.

Urtero modura, txikienak izan dira lehenengoak aringa-aringan egiten. Abadeen moilan egin dute aringa-aringa Haur Hezkuntzako 3. mailatik 5.mailara bitarteko korrikalari txikiek. Batzuek bakarrik eta beste batzuek gurasoek lagunduta egin dituzte 200 metroak.

Abadeen moila ondotik irten dira ondoren, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara arteko gaztetxoak. Horiek portuan egin dute aringa aringa 500 metro. Ziztu bizian irten dira porturantz eta San Pedroren irudiaren inguruan buelta emanda amaitu dute lasterketa plazan. Portuan egin dute aringa-aringa baita Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6.mailara bitartekoek ere. Horrek, baina, Talaraino joan behar izan dira eta bueltan plazarako bidea hartu dute helmugara heltzeko, guztira kilometro bat.

Eta ostean, beroketak egiteko tartea hartu ondoren hasi da nagusien herri krosa. 194 korrikalarik amaitu dute lasterketa, 57 emakumek eta 137 gizonek. Txikien lasterketetan ez bezala, azken lasterketak sailkapena ere eduki du. Gizonezkoetan Elorrioko David Rua Sanchez izan da lehenengoa helmuga azpitik igarotzen (17 minutu eta 32 segundo egin ditu). Emakumezkoetan, ostera, Izaro Aranburu Rementeria aulestiarra izan da bizkorrena (23 minutu eta 22 segundo egin ditu).

[HELDUEN SAILKAPEN OROKORRA]

[ARGAZKI GALERIA (Hitza)]

Nagusien kroseko lehenengo korrikalari biek txapela eta Errigorako saskia eraman dituzte. Horrez gain, antolatzaileek zozketa bat ere egin dute parte hartzaileen artean. Umeen lasterketetako partaide guztientzat egon da domina.

 

https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2021/11/01/ia-400-korrikalarik-egin-dute-lekitto-bixirik-herri-krosa/

Leer más