Kirola gustoko dugun kirolarion ekimenez sortutako taldea gara.
Proiektu honen oinarria:
- Ume eta gazteei kirola era hezigarrian bizitzeko aukera ematea da.
- Herriko ekimenetan talde aktiboa izatea.
- Euskararekiko konpromezua
2018an taldea sortu genuenetik bazkideak ezin bestekoak izan dira gure proiektua sostengatzeko. Zuen laguntza ekonomikoari esker Amandarriko proiektuak aurrera jarraitzen du.
Interesa baldin baduzu egin Klik hemen
URRIAK 1 egunez antolatzen dugu «Lekitto Bixirik».
Haur, gazte eta helduentzat zuzendutako lasterketa herrikoia da.
Azken urteetan, herriko jaietan (iraila), antolatzen dugun lehiaketa ezaguna da. Dagoeneko 48 ekitaldi dituen lasterketa berezia da,
Kirolariek, bizikletan, hondartzatik korrika, piraguan, igeri eta berriz korrika egin behar dute ibilbide burutzeko. Laburra bezain itoa!
Ohitura osasungarriak herritarrengan zabaltzeagure helburuetariko bat izan da taldea sortu genuenetik eta hori bultzatzeko asmoz, herritar orori zuzenduta, «Entrenamentu herrikoia» izenpean gidatutako doako saioak egiten ditugu astean zehar.
ANTOLATZEN LAGUNDU DITUGUN BESTELAKO EKINTZAK:
-ONDARRU LEKITXO LASTERKETA.
-BIZKAIA TRIATHLON
-ORBEA KLASIKA
-LEKEITIOKO MENDI MARTXA
-LEKEITIOKO SPINNING MARATOIA
-BEHOBIA-DONOSTIA AUTOBUSA