HALF TRIATLON IRUÑA 2021

Pandemia dela eta iaz lehiatu behar zen lasterketa izan genuen atzo Iruñean eta asteburu honetan ere denboraldi honetako ibilbideari jarraipena eman  diogu. Kasu honetan Half distantziako triatloian. 

Lasterketa hau Espainiako distantzia erdiko kopa barruan kokatzen da, hau dela, eta maila handiko hainbat kirolari aurkitu genituen irteera lerroan.

700 parte hartzaileetatik 10 taldekide aurkeztu ginen, baina lasterketa eder hau zortzik bukatzea lortu genuen.

Kirol mailari begiratuz, sailkapenenko lehen postuetan hainbat Amandarriko taldekide aurki gara:

KIROLARIAPOSTUA
HARITZ GARATE4
JULEN SAGASTIBELTZA8
ZORION KAREAGA10
ALEJANDRO ASTABURUAGA17
OIER KAREAGA52
JOSU VALLINA43
JULEN GARATE147
JAVI GUTIERREZ408

SAILKAPENAK (PDF)

Baina gure denboraldiak ez du atsedenik, datorren asteburuan, larubatean, Allozeko urtegian berriz dugu hitzordua. Kasu honetan distantzia laburragoetan (sprint eta olinpikoan) hainbat adinetako taldekidek izena emana dugu Aritzalekuko Triatloian. Horren berri hurrengo post batean izango duzue.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *