I. ZUIAKO DUATLOIA

Orain bi aste, kostata bada ere, aurtengo Euskadiko duatloi denboraldiari hasiera Oñatin eman genion, han 16 lagunek helmuga zeharkatzea lortu genuen eta gizonezkoen taldekako sailkapenean Euskadiko txapeldun izatearen zapore gozoarekin bueltatu ginen herrira.

Gora behera batzuk tarteko, asteburu hartan lortutako saria, asteburu honetan, Alusigma Peñota taldeari bueltatu beharrean aurkitzen gara, izan ere, sailkapeneko akats bat tarteko, 2 segundogaitik bigarren postuan geratu ginen.
 
Asteburu honetan, errebantxa hartzeko asmoz, 13 taldekidek izena emana dugu Zuiako duatloian. Oñatin bezala, hau ere, Euskadiko txapelketa da, kasu honetan, distantzia luzeagoan.
 
 
HAU DA AMANDARRIKO PARTE HARTZAILE ZERRENDA:
DORTSALAKIROLARIA
102BEÑAT
108HARITZ
113REGI
114ZORION
121ANTTON
123LAZKANO
124SAGAS
189ASIER
262SALVA
293ALAIN
309JULEN
383GONTZAL
398OIER
 
Lasterketari dagokionez, lehen korrikako sektorea, 14 kilometroko ibilbidea osatu beharko dugu, Murgia inguruko baso eta bide ederrak zeharkatuz. Ondoren, Zuia eskualdea gurutzatuz, 35kmko bi bira gora beheratsu burutu beharko ditugu gure bizikleten gainean eta bukatzeko, berrik zapatilak jantzi eta 7kmko ibilbide laburrago bat egin beharko dugu Murgia inguruan.
 
Laburbilduz, lasterketa ederra bezain gogorra izango da lehen edizioa duen Zuiako duatloi honek. Hori bai, azken asteetan, taldekideak ibilbidea ondo ezagutzeko asmoz, inguru haietan ibili izan gara entrenatzen.
 
Martxoak 8an, 14:00etan Murgian hasiko den lasterketa honetako arautegia ondo ikasi eta gozatu ederra hartzeko prest gaude! 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *