AZAROAK 1 gorriz markatutako eguna izan ohi da gure egutegian, aurten ere, hainbat gazte eta helduk, kirola aitzakiatzat hartuta, giro ederrean, herriko kaleak berpiztu ditugu.
Guztira 400 korrikalari baino gehiagoko ekimena izan da.
Goizean zehar, Kontzijopean jarritako txosnan, momentuan egindako txorrixo edo txokolatezko taloak, baita tortillak ere, jateko aukera izan dute kirolari, animatzaile eta herritar orok.
Egunean zehar lortutako dirua, taldeko gaztetxoenen kirol materiala erosteko erabiliko dugu.