OÑATIKO DUATLOIKO KRONIKA

Urte beltz eta ilun honek argitasun izpi ederrak erakutsi dizkigu Oñatin. Dortsala janzteko gogoz izena eman genuen orain hilabete batzuk, Euskadiko Sprint distatziako Txapelketa hau lehiatuko zela jakin gabe. Honen gainetik, betiko ilusio, alaitasun eta gogoekin azaldu gara Oñatin.

Oraindik ohitu gabe gauden egoera berezi honek, orain arte ezagutu izan dugun Oñatiko duatloi hau erlojuaren kontrako saio moduan antolatzera eraman ditu antolatzaileak. Nahiz eta modu berri batean antolatu behar izan gaurko duatloia, Oñatiko herriak eta antolatzaileek mimoz eta maitasun handiz prestatu digute lasterketa, zorionak. Banakako irteerak (25 segunduro), maskarillak, gela, distantziak… egoera honek ahora ekarri dizkigun termino eta ohituta berriak gaur ere presente izan dira.

Gure taldeari dagokionez, harro eta zoriontsu egoteko hainbat arrazoiak ditugu, gaur arte motibazioa mantentzea erronka zaila izan da, eta izandako kirol emaitza bikainei garrantzia kendu gabe, gazteenek debutatzeko izan duten pazientzia eta eman duten maila izugarria goraipatu behar dugu. Biba zuek!

Bukatzeko gure taldeko rockero beteranoek eman duten maila ere azpimarratu beharrean gaude. Ardoari gertatzen zaion moduan, adinean aurrera, hobera doaz. Daukaguna zoragarria da, datorrena hobea, disfrutatu dezagun!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *