I. ZUIAKO DUATLOIA

Orain bi aste, kostata bada ere, aurtengo Euskadiko duatloi denboraldiari hasiera Oñatin eman genion, han 16 lagunek helmuga zeharkatzea lortu genuen eta gizonezkoen taldekako sailkapenean Euskadiko txapeldun izatearen zapore gozoarekin bueltatu ginen herrira.

Gora behera batzuk tarteko, asteburu hartan lortutako saria, asteburu honetan, Alusigma Peñota taldeari bueltatu beharrean aurkitzen gara, izan ere, sailkapeneko akats bat tarteko, 2 segundogaitik bigarren postuan geratu ginen.
 
Asteburu honetan, errebantxa hartzeko asmoz, 13 taldekidek izena emana dugu Zuiako duatloian. Oñatin bezala, hau ere, Euskadiko txapelketa da, kasu honetan, distantzia luzeagoan.
 
 
HAU DA AMANDARRIKO PARTE HARTZAILE ZERRENDA:
DORTSALAKIROLARIA
102BEÑAT
108HARITZ
113REGI
114ZORION
121ANTTON
123LAZKANO
124SAGAS
189ASIER
262SALVA
293ALAIN
309JULEN
383GONTZAL
398OIER
 
Lasterketari dagokionez, lehen korrikako sektorea, 14 kilometroko ibilbidea osatu beharko dugu, Murgia inguruko baso eta bide ederrak zeharkatuz. Ondoren, Zuia eskualdea gurutzatuz, 35kmko bi bira gora beheratsu burutu beharko ditugu gure bizikleten gainean eta bukatzeko, berrik zapatilak jantzi eta 7kmko ibilbide laburrago bat egin beharko dugu Murgia inguruan.
 
Laburbilduz, lasterketa ederra bezain gogorra izango da lehen edizioa duen Zuiako duatloi honek. Hori bai, azken asteetan, taldekideak ibilbidea ondo ezagutzeko asmoz, inguru haietan ibili izan gara entrenatzen.
 
Martxoak 8an, 14:00etan Murgian hasiko den lasterketa honetako arautegia ondo ikasi eta gozatu ederra hartzeko prest gaude! 
Leer más

INFINITRI: TXANPONAREN B ALDEA

Txanpon denek alde bana duten moduan, asteburu honek ere bere bigarren aurpegia erakutsi izan digu. Atzoko eguna eta gero, gaur goizean goiz Peñiscolako irteera lerroan egon izan diren bi taldekideak gogo eta ilusioz abiatu dira Infinitri lasterketa lehiatzera.

Streaming bidez jaso dugun irudi gutxietako bat lehen segmentuan heldu zaigu, Haritz 3. postuan heldu da bizikleta hartzera. Dena ondo zihoala zirudien, aldiz Anderren berririk ez. 

Lasterketa aurrera joan ala albisterik ez zitzaigun heltzen eta korrikako tartea heldu denean ere Amandarriko jantzi urdinik ez dugu ikusi.

Bapatean whatsappeko mezua heldu zaigu, “Haritz jauzi egin da bizikletan doiala, kunetara… ezer apurtu barik eta buruan golpe barik”, elkartasun mezu pilla bapatean eta pena eta lasaitasun puntu bana ere bai bakoitzaren gorputzean.

Aldiz Anderren berririk oraindik ere ez izateak kezka sortu digu, baina, bigarren zorigaitzeko mezu batek dena argitu digu “Lazkanok pintxazoa bizikletan 80.kman”, mezu honek zorte txarreko eguna borobildu digu. 10 lehenen barruan egon gai ziren bi taldekide helmugara heltzerik ez dute izan.

Orain aurrera begira jartzea besterik ez zaigu geratzen, hurrengo lasterketa, Murgian izango baitugu, Zuiako duatloia, lasterketa berri, eder eta ibilbide gogorra duena. Zauriak sendatu eta aurrera!

Leer más

OÑATIKO DUATLOIKO KRONIKA

Urte beltz eta ilun honek argitasun izpi ederrak erakutsi dizkigu Oñatin. Dortsala janzteko gogoz izena eman genuen orain hilabete batzuk, Euskadiko Sprint distatziako Txapelketa hau lehiatuko zela jakin gabe. Honen gainetik, betiko ilusio, alaitasun eta gogoekin azaldu gara Oñatin.

Oraindik ohitu gabe gauden egoera berezi honek, orain arte ezagutu izan dugun Oñatiko duatloi hau erlojuaren kontrako saio moduan antolatzera eraman ditu antolatzaileak. Nahiz eta modu berri batean antolatu behar izan gaurko duatloia, Oñatiko herriak eta antolatzaileek mimoz eta maitasun handiz prestatu digute lasterketa, zorionak. Banakako irteerak (25 segunduro), maskarillak, gela, distantziak… egoera honek ahora ekarri dizkigun termino eta ohituta berriak gaur ere presente izan dira.

Gure taldeari dagokionez, harro eta zoriontsu egoteko hainbat arrazoiak ditugu, gaur arte motibazioa mantentzea erronka zaila izan da, eta izandako kirol emaitza bikainei garrantzia kendu gabe, gazteenek debutatzeko izan duten pazientzia eta eman duten maila izugarria goraipatu behar dugu. Biba zuek!

Bukatzeko gure taldeko rockero beteranoek eman duten maila ere azpimarratu beharrean gaude. Ardoari gertatzen zaion moduan, adinean aurrera, hobera doaz. Daukaguna zoragarria da, datorrena hobea, disfrutatu dezagun!

Leer más