Txanpon denek alde bana duten moduan, asteburu honek ere bere bigarren aurpegia erakutsi izan digu. Atzoko eguna eta gero, gaur goizean goiz Peñiscolako irteera lerroan egon izan diren bi taldekideak gogo eta ilusioz abiatu dira Infinitri lasterketa lehiatzera.
Streaming bidez jaso dugun irudi gutxietako bat lehen segmentuan heldu zaigu, Haritz 3. postuan heldu da bizikleta hartzera. Dena ondo zihoala zirudien, aldiz Anderren berririk ez.
Lasterketa aurrera joan ala albisterik ez zitzaigun heltzen eta korrikako tartea heldu denean ere Amandarriko jantzi urdinik ez dugu ikusi.
Bapatean whatsappeko mezua heldu zaigu, «Haritz jauzi egin da bizikletan doiala, kunetara… ezer apurtu barik eta buruan golpe barik», elkartasun mezu pilla bapatean eta pena eta lasaitasun puntu bana ere bai bakoitzaren gorputzean.
Aldiz Anderren berririk oraindik ere ez izateak kezka sortu digu, baina, bigarren zorigaitzeko mezu batek dena argitu digu «Lazkanok pintxazoa bizikletan 80.kman», mezu honek zorte txarreko eguna borobildu digu. 10 lehenen barruan egon gai ziren bi taldekide helmugara heltzerik ez dute izan.
Orain aurrera begira jartzea besterik ez zaigu geratzen, hurrengo lasterketa, Murgian izango baitugu, Zuiako duatloia, lasterketa berri, eder eta ibilbide gogorra duena. Zauriak sendatu eta aurrera!