ZUIAKO I DUATLOIA, EUSKADIKO AZPITXAPELDUN!

Larunbatean, Euskadiko duatloi denboraldiko bigarren lasterketa ospatu zen Murgian, orain bi aste Oñatin bezala, hau ere Euskadiko Txapelketa zen baina kasu honetan distantzia luzean.

Oñatiko arantza kendu nahiean heldu ginen lasterketara, han, talde irabazleak baino bi segundu gehiago behar izan genituen.

Aurtengo eguraldi beroena suertatu zitzaigun eta honek eragin zuzena izan zuen parte hartzaile guztiengan, ibilbidearen gogortasunari, bero sargori eta hego haizea gehitu zitzaigulako.

Hasiera hasieratik kirolari bakoitzak bere lasterketa egin behar zuela ikusi genuen indarrak ondo neurtuz arriskuak sahiestu eta norberaren lasterketari etekinik handiena ateratzeko.

Argazkia: Naike

Irteera lerroan, 14:00ak puntuan, emakumeen txanda izan zen, hauek tanda bakarrean lehiatu zueten, aldiz, gizonezkoak, 14.15etan abiatu ziren lehenak. 30 kirolariko multzoetan antolatuz, talde batetik bestera 30 segunduko tartean irtenaraziz.

Korrikako lehen sektoreari dagokionez, 14km burutu behar genuen herriko hainbat txoko eder zeharkatuz, kale, baso eta leku ederrak, ibilbide gora beheratsu eta aldaketa handikoa.

Bizikletan, bi buelta burutu behar izan genituen Zuiako bailarako ibilbidean, atseden gutxiko ibilbidea, haizeak, beroak edo aldapak bakoitza bere lekuan jartzeko modukoa.

Eta azkenik, 7kmko korrikako beste ibilbide bat burutu behar izan genuen helmuga zeharkatu baino lehen.

Azkenean, hainbat sarirekin bueltatu giñen herrira tartean berriz ere Euskadiko Duatloi txapelketan azpi txapeldunak!

ARGAZKI GEHIAGO

SAILKAPENA

HITZAko ALBISTEA

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *